Hara!

HARA!

Hara! musika taldea 2016ko martxoan sortu zen eta 2017an zazpi abestiz osatutako euren lenen diska kaleratu zuten (“Adikzioak, minak eta desirak”) Baga Biga zigiluarekin eta Axular Arizmendiren gidaritzapean Mutrikuko AME Estudioan grabatua.

2018ko urriaren 18an euren bigarren lana kaleratuko dute “Errotak” izenduna.Bigarren lan hau ere Baga Biga disketxearen zigilupean aterako da eta lehen diska bezala AME Estudioan grabatua izan da.

Modu ireki batean ulertutako rock-etik abiatuta estilo edo eremu ezberdinetara inkurtsio txikiak egiten ditu taldeak.

  1. hamarkada inguruan izandako taldeen eta garai hartatik eratorritako taldeen influentzia du euren musikak.

Egun, taldea Aitor Lazkano Aristondo (bateria), Mikel Arrieta (baxua)eta Jon Kirru Iparragirre Burgoak (gitarra eta ahotsa) osatzen dute.

WhatsApp Image 2018-10-07 at 14.20.45

Blog de WordPress.com.

Subir ↑